Gazteen arteko drogen kontsumo gatazkatsua

Gazteen arteko drogen kontsumo gatazkatsua. Kontsumo arriskutsuak (drogak legalak eta ilegalak) nerabeen eta gazteen artean. Ardura, informazioa eta ohitura osasungarriak.

Aurkezpena

I. AURKEZPENA.

“ZAPALDU MARRA” lanean, aktore gazte batzuek ederki aski taularatzen dute antzerki obra bat, pil-pilean dauden gaiez baliatuz. Gazte batzuen harremanak, aisialdia, droga kontsumoak eta abar antzezten dituzte. Ziur aski, gazte gehieak identifikatzen dira edo parte hartzen dute jokabide horietan, helduok, guztiak zaku barean sartu nahian, denen jokamoldeak direla pentsatu ohi dugun arren. Ezin dugu alde batera utzi gazte guztiak ez direla berdinak eta gazteria bakarkako unitateez osatzen dela.

Garbi dago gidoia idatzi duenak, zuzendariak eta, jakina, antzezten dutenek gaia jorratu dutela, batzuek ahalegin handiz eta, beste batzuek, gazteak izan eta, haien mundua islatuz.

Obra atsegin eta modernoa izan daiteke, denboraldiko edozein programatan sartzeko modukoa, eta kritika ona jasoko luke, ezbairik gabe. Kultur asteetan antzez liteke, baita gazteriaren jaialdietan ere, nonahi. Gauza gehiago izaten ahal da, noski.
Gure asmoa da hezitzaileei tresna bat gehiago ematea. Gure aburuz egoki, errespetuz, hurbiletik, abileziaz eta… aurreiritzirik gabe bertaratzen da gazteen aisialdira eta harremanetara. Ikusleen antzekoak izan daitezke obrako pertsonaiak. Hezitzaileek gazteen harremanen gakoak ikus ditzakete eta haien nahiak eta jokabideak hobeki ulertu. Bada, hezitzaileek gazteen jokamoldeak ulertzen badituzte, haien interesetatik hurbilago arituko dira eta emaitza aberatsagoak jasoko dituzte, bai batzuek nola besteek.
Nahitaezko gauza da obra hau, hezkuntzako beste material zenbait bezala, eskolarekin lotzea. Material asko daude alor horretan, pertsona heltzeko eta garatzeko erabiltzen direnak. Obra hau irakasleei eskaintzea aukera bat baino ez da.

Antzerki taldeko kideek eman digute bidea zuen eskuetan paratzeko. Ziur gaude tresna egokia izanen dela orain arte, ezjakintasunez, jorratu ez diren hezkuntzako hainbat alderdi lantzeko.

Drogen kontsumoari aisialditik eta harremanetatik begiratuz gero, kontsumoa bai ala ez eztabaidatik haruntzago joateko parada dago. Merkatuan dauden substantziak, kontsumoko beste produktuak bezala, nahita erabiltzen dira eta martxa egun batean norberak bilatzen dituen helburuak lortzeko tresnak dira. Multzoan aztertuz gero, gizarteko gertakarien gainean dugun zama ideologikoaren eragina gutxituko dugu.

Obra gozatzea da lanean hasteko modu egokia.

II. OINARRI TEORIKO METODOLOGIKOAK.

I.1. ANTZERKIA ETA ESKOLA.

Antzerkia eta eskola, antzerkia eta heziketa lotuak daudela diogunean ez dugu deus berririk esaten. Balioak, ohiturak, ideologiak… adierazteko baliabide garrantzitsua izan da antzerkia historian, baita gizartearen kritikarako tresna bikaina ere. Baina masa-komunikabideek erabat ordezkatu dute antzerkia zeregin horietan.

Eskola antzerki moralizantea berreskuratu nahi dugu, bada?Ez, hezkuntzako helburu batzuk landu nahi ditugu, antzerkiak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz, konparazio batera:

 Beste didaktika estrategien ondoan, antzerkiak eragin emozional handiagoa dauka ikusleengan. Beraz, antzerkiak zirikatzen du eta mugiarazten, gogoeta bultzatzen…

 Ikusleentzat ispilu izan daiteke antzerkia, haien egoera, jokabide eta jarrerak islatzeko bide. Agian, oharkabean igaro ohi dira horiek guztiak.

Aipatu ezaugarriak badituzte filmek eta dokumentalek ere, alabaina zuzenean ikustean indartu egiten dira.
Bestalde, eskolan antzerkia erabiltzeak baditu bere abantailak, masa-komunikabideen (MK) aldean:

 Ikusleak aukera ditzakegu eta MK-en oztopo batzuk saihestu: helburuko populazioari hurbiltzeko zailtasunak, nekeza baita kontrolatzea zer jenderengana ailegatuko den.

 Ikusleen taldearekin jarrai daiteke lanean eta MK-en beste arazo bat baztertu: helburuko populazioarekin gauzak berraztertzeko zailtasunak.

Hain zuzen ere, Gidaliburu honek bigarren abantaila hori erabili nahi du.Antzerkiak helburuko taldean emaitzak lortuko baditu (eragin emozionala eta ispilu izatea), beharrezkoa da irakaslea prest egotea aukerak baliatzeko, antzezpeneko mezuak garatzeko eta indartzeko jarduerak antolatuz.

I.2. ESKOLA ETA PREBENTZIOA.

Drogen erabilera problematikoaren prebentzioa, beste edozein gairena bezala, gauza erraza (eta, era berean, zaila) da. Horrela laburbildu daiteke:

· Sortzean eragiten duten faktoreak (arrisku faktoreak) atzeman eta estrategiak abiarazi horiei aurka egiteko eta agertzea galaraziko duten faktoreak (babes faktoreak) indartzeko.

Drogen erabilera arazotsuaren kasuan (baita beste askotan ere), arrisku eta babes faktoreek norberaren ezaugarriekin izan dezakete zerikusia; halaber, familia edo lagunen inguruko aldagaiekin, auzoekin eta gizartearekin.

Faktore horietako asko hezkuntzakoak dira, hein handi batean; horregatik eskola da toki egokia haiek jorratzeko. Beste batzuk, berriz, ezin dira landu gaztetxoei eragiten dieten erakunde edo testuinguruak tartean sartu gabe: familia, hedabideak, elkarteak,…
Eskolari gagozkiolarik, aipa ditzagun kontuan hartu beharreko hainbat faktore

· Autonomia Arrisku faktoreak dira eraginerraza izatea eta hausnarketarik gabe jokatzea; babes faktoreak, ordea, autokontrolerako gaitasuna eta gogoeta egin ondoren erabakiak hartzea.Faktore horiek lagunartean agertzen dira.
· Drogen erabilerarekin loturiko motibazio eta ezagupenak. Drogen erabileran arrisku txikia ikustea, drogei eta horien ondorioei buruz okerreko ideiak izatea… arrisku faktoreak dira; informazio egokia eta arriskua den horretan ikustea, aldiz, babes faktoreak.
· Astialdiaren kudeaketa.Astialdian beti gauza bera egitea (aisialdiko lokaletara gauez joanda) eta astialdi mota hori nagusi izatea norberaren interesetan, arrisku faktoreak dira; gauza ugari egitea eta interesgune asko izatea, berriz, babes faktoreak.

Faktore horiek eskolan lantzeko bi bide daude:

· Zeharkako gai gisa, ikasgaietako eduki kurrikularrei itsatsita.
 Bakarkako eta taldeko tutoretzen bidez.

Bi kasuetan, prebentziorako tresna nagusiak irakasleak dira, arrazoi hauengatik:
– Ikasleak ongi ezagutzen dituzte eta hobeki egokitzen ahal zaizkie.
– Ohiko bidetik sar ditzakete eduki hauek.
– Egunero eta etengabe jorra ditzakete eduki hauek.
– Eduki hauek landuz irakasleek hobeki ezagutzen dituzte ikasleak eta giro egokiagoa lortzen dute ikasgelan.

III. GIDALIBURU HONEN FUNTSEZKO EZAUGARRIAK.

3.1. ZANPATU ARRASTOA” IKUSKIZUNA.

“Zanpatu arrastoa” ikuskizuna (gidaliburu honek horren osagaia izan nahi du) antzerki lan bat da, 15 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduaDarabiltzan mintzamoldea eta estetika, elkarrizketen eta eszena aldaketen abiadura, musika… dena diseinatu da ikusle horiengan pentsatuz.

“Zanpatu arrastoan”, festa giroan eta modu jatorrean, 4 aktorek zenbait sketch aurkezten dituzte eta horien barrenean gazteen munduko pertsonaia arketipiko batzuk eta egoerak ere bai, ondoko hauekin lotuak:

– Taldeko komunikazioa.
– Bikote harremanak.
– Gazteen gaueko astialdia.
– Norberaren independentzia.
– Indarkeria.
– Drogen erabilera.
– Sexu harremanak.

Ez da mezu moralizanterik eman nahi, ez eta erantzun itxirik ere. Eztabaidak, azterketak, gogoeta bultzatu nahi dira.
Bestalde, helburua ez da “Zanpatu arrastoa” ikuskizuneko pertsonaiak eta egoerak “gaurko eguneko gazteak nolakoak diren” edo antzekotzat hartzea. Besteak beste, “gaurko eguneko gazteen” ezaugarri bat modu askotakoak izatean baitatza.Hainbat pertsonaia eta egoera hautatu dira eta horiekin ziur bat eginen dutela ikusle gehienek (beren burua edo bizi duten giroa islatua ikusten dutelako). Pertsonaia eta egoera ugari, aldiz, “gidoitik kanpora” gelditu dira.

3.2. ZEINENTZAT DA GIDALIBURU HAU?

Material didaktiko hau maila hauetako irakasleentzat da:

– DBHko azken maila.
– Batxilergoa.
– Erdi Mailako Heziketa Zikloa.
“Zanpatu arrastoa” antzeztu ondoren irakasleei jarduerak egitea erraztu nahi zaie.Gisa horretan antzerkiak heziketan eta prebentzioan izan dezakeen eragina (lehen aipatu dena “Antzerkia eta eskola” atalean) aprobetxatuko da.
Jarduerak talde-gela batekin aurrera eramateko antolatu dira, ikasgai barrenean, taldeko tutoretzan edo kultur aste bateko edo ikastetxeko ekintza monografiko bateko saio intentsiboetan lantzeko.

3.3. GIDALIBURUAREN EGITURA

“Zanpatu arrastoan” jorratzen diren gaiak 5 edukiren ardatzen inguruan zatitu dira:

· Edukien ardatza 1: drogekin eta drogamendekotasunekin lotutako kontzeptuak.
· Edukien ardatza 2: bakoitzaren autonomia edo independentzia.
· Edukien ardatza 3:aisialdia eta denbora librea
· Edukien ardatza 4: adiskidetasuna, taldea, komunikazioa.
· Edukien ardatza 5:arriskuak, bereziki drogen erabilerarekin lotuak.

Zapaldu Marrarekin batera datozen helburuak eta material didaktikoak

1 Gazteei droga desberdinei buruzko informazio zuzena erraztea, legalak zein ilegalak direnean, adizioa, dependentzia, aizuntzea, kontsumo arriskutsuak etab. bezalako kontzepturekin trebatzea.

2 Gazteak substantzia jakin baten aurrean jartzen direnean gerta daitezkeen kalteen berri ematea. Jarraibide batzuk eskaintzea kontsumo hobeago bat izateko eta kalteak murrizteko.

3 Gerta daitezkeen kalteak murriztea aisialdia kontrolik gabe bizi denean, mugak konpultsiboki gainditzea,…

4 Denbora librea nola erabili eta lagunen aukeraketa nola egin behar den sustatu gazteen erabakiak autonomoak izan daitezen.

5 Taldearen pertsuasio ezkorrari aurre egiteko gaitasunak garatu.

Erosi JOKOAUT material didaktikoa

* Lizentziak 12 Erabilera hilabetez da.

295 € / Egungo ikasturtean

Aprobetxatzen material didaktiko bat baino gehiago erosteko.

2 LIZENTZIAK

590 € 501,5 €  15% deskontua

3 LIZENTZIAK

885 € 708 €  20% deskontua

4 LIZENTZIAK

1.180 € 885 €  25% deskontua

E-mail: info@pikorteatro.com

Diseño web Alma Digital

E-mail: info@pikorteatro.com

Diseño web Alma Digital