Informaziorako eta komunikaziorako teknologia berriak
Hauen erabilera desegokia (sare sozialak, rol jokoak online, sexua sarean, jazarpen birtuala, intimitatearen babesa,…)
Aurkezpena
“SAREBEGIAN”. Formatu ertaineko areto ikuskizuna da; bertan hiru aktorek egiten dute lan eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (Internet, telefono mugikorrak, bideojokoak, e.a.) inguruko hausnarketa eragin nahi da, batez ere gaiok aztertzen direlarik: horiei dagokienez gizarte modernoetan eta gazteek garatzen diharduten ohiturak, harreman eta jendetasun era berriak, Sarearen erabilera gehiegizko edo desegokiak eragiten dituen jokabide gatazkatsuak, gazte eta helduen belaunaldien artean aldeak areagotzea, informazio eta komunikazio teknologia berriak publizitate eta merkataritza marka handien estrategian, kontsumo itsu eta arduragabea gazteen … eta helduen artean, e.a.
“S@REbegian” irakasleentzat lagungarri izango den material didaktikoarekin osatuta dator; teknikari adituek egindako materiala da eta antzezlana ikusi ondoren ikasgeletan eztabaida bideratzeko balioko du.
Gaia: Pantailak.
Informazio eta komunikazio teknologia berriak pantailen tankeran agertzen zaizkie erabiltzaileei. Pantaila berri horiek gazteen eguneroko bizitzaren zati dira dagoeneko, eta astiro-astiro gizarte osora hedatzen ari dira, etengabe, komunikazio eta entretenimendu era berriak sortuz. Ukaezina da pantaila hauen nonahikotasunak gazteen gizarteratze eta prestakuntzan daukan garrantzia. Hala ere hezitzaileek, guraso eta hiritar helduek gutxi dakite pantaila hauen erabilera egokiak eskaini ditzakeen aukera handiei buruz, eta gutxi dakite baita ere okerreko erabilerak edo marka eta enpresek bidaltzen dituzten mezuek eraginkortasun gehiago lortze aldera erabiltzen dituzten teknikek eragin ditzaketen arriskuei buruz.
Ahalegin honetan, jarrera “apokaliptikoak” alde batera utzi eta hurrengo ideia hartuko dugu abiapuntutzat: komunikazio teknologia berriak berez ez direla ez onak ez txarrak, eta bai igorleak bai hartzaileak egiten duten erabileran dagoela gakoa.
Internetek, telefono mugikorrek eta bideojokoek komunikazio-bide, aisi-ohitura eta kontsumitzeko era berriak aurkezten dituzte. Bide hauek egunero darabilzkigun arren ez ditugu ondo ezagutzen. Eta guk baino lehenago gazteek ikasten dute beraien erabilera, teknologia berri hauekin aurrez aurre jarriz, esperientzia gutxirekin eta batzutan beraien burua arriskuan jarriz. Guzti honek sortu ditu dagoeneko arazo batzuk: adikzioak, delituak, erabiltzaile batzuren disfuntzio sozialak eta talde (merkataritza taldeak eta beste mota batzuetakoak) batzuren komunikazio bidalketa intentzional estaliak, formatu berrian, jasotzaileentzat inozo eta erakargarriak diruditenak.
Gida Didaktikoaren Aurkezpena
Gida honetan gaia ikuspuntu ezberdinetatik landuko dugu. Gai hauetan jardungo gara batez ere:
– Bideojoko batzuk jokabide bortitz eta intoleranteen eskola bezala, gazte askoren artean errealitatea eta birtualitatearen arteko benetako nahasketa eragiten dutenak.
– Gazte batzuk beraien blog pertsonalean bisita gehien lortzeko daukaten obsesio eta konpetibitatea; ondorioz batzutan Sarean datuak jartzerakoan ez dute behar den besteko zuhurtzia izaten eta azkenean informazio hori euren kontra bueltatu daiteke.
– Pantailen “alde ilunaren” inguruan hausnartuko dugu, “nor dago pantailaren beste aldean?”… Beti dago norbait, sarritan gureak ez diren interesak dituena; interes komertzialak, sexualak edo kontrolezkoak. Beste aldetik datozten mezuak askotan ez dira kaltegabekoak, beraz intentzioak eta mezuen eta informazioaren kalitatea aztertu eta bereizteko gai den espiritu kritikoa garatu behar dugu.
– Jazarpen mota berezi bat azpimarratuko dugu, sarean gazteen artean ematen dena: Ciberbullying-a. Fenomeno honen bidez sarean jazarpena eragiten dutenekin bat egiten duten konplize anonimoen kopurua ikaragarri ugaritzen da sare sozialei esker. Honi aurre egiteko gomendioak proposatuko ditugu, salatzeko orduan bakarrik sentitu ez gaitezen.
– Sexua sarean: Honen inguruko hausnarketa ere egingo dugu, nerabeek egiten duten erabilera aztertuz.
Eztabaidagai jarri nahi ditugun ikuspuntuak osatzeko pertsonaia bezala pantailetara bereziki kateatuta dauden hiru gazte aukeratu ditugu. Hau ez da gazte gehienak horrelakoak direla uste dugulako, eztabaida irekitzeko orduan joku gehiago ematen digutelako baizik. Egoerak muturrera eramaten baditugu antzerki-jokoa indartuta ateratzen da. Pantailetara “kateatzeko” hiru era ordezkatzen duten hiru pertsonaia aukeratu ditugu:
- Sareko jolasetara eskegita dagoen neska bat, errealitate pertsonala eta birtuala –jolasean bizi duena- nahasteraino, bere errealitatearekiko interesa galduz. Jolasetik eliminatzen dutenean zorigaiztoko sentitzen da eta bizitza normala eramateko interes eta motibazio guztia galtzen du. Game Over.
- Mutiletako bat ez da gai bere nortasuna eta irudia onartzeko eta txateatzerakoan profil faltsuekin agertzen du bere burua. Emakume papera hartzea atsegin du eta neskekin txateatzea benetako neska bat balitz bezala. Gurasoek etxean bera zelatatzeko kamarak jarri dituztela somatzen du. Ilargi Zurbil da.
- Azkena bakartia eta asoziala, besteekin dituen harremanak Sarera mugatzen dira. Sexu txatetara kateatuta dago. Gutxietsia sentitzen da bere ustez mundu guztia bere aurka dagoelako, baina Sarean erregea da eta ez dauka arazorik, eta berak jasotzen duen mespretxua bueltatu dezake biktima izateari utzi eta jazartzaile birtual bihurtuz.
Norentzat da proposamena
Lagungarri didaktiko hauek “Jauzi hirukoitza” antzezlana ikusi izan duten irakasle eta ikasleentzat da, hain zuzen ere, maila hauetakoentzat:
- DBHko laugarren maila.
- Batxilergoko 1. eta 2. mailak.
Erdi Mailako Heziketa Zikloak
Erosi S@REbegiaren material didaktikoa
* Lizentziak 12 Erabilera hilabetez da.
295 € / Egungo ikasturtean
Aprobetxatzen material didaktiko bat baino gehiago erosteko.
2 LIZENTZIAK
590 € 501,5 € 15% deskontua
3 LIZENTZIAK
885 € 708 € 20% deskontua
4 LIZENTZIAK
1.180 € 885 € 25% deskontua
E-mail: info@pikorteatro.com
Diseño web Alma Digital
E-mail: info@pikorteatro.com
Diseño web Alma Digital